4.24.2011

Aurrentrega: Baldatika-baratza_antolaketa orokorra

Baldatika ortu gune bihurtzea proposatu genuenetik, auzoko espazioak eta bere inguruak beste era batetan begiratzen hasi ginen. Bertako existentzia beharrezko minimoak zeintzuk ziren detektatu eta, beste guztia gure proiektuak bereganatu nahi izan genuen. Horretarako, auzoa nola ikusten zegoen eta zertan bilakatu nahi genuen pentsatzen hasi ginen.




Ikusten den bezala, lehen dena errepide-ardatz horretan zentratzen zen, inolako aisialdi, alkargune eta aktibitaterako espaziorik gabe.

Baratzen komunitate horren harira, eta etxebizitza bakoitzari baratza eta “hotel-bizitoki” bat jartzearen baldintzarekin, ondorengo konbinazio bat sortu genuen, non eraikin bakoitzak biztanle kopuruaren arabera baratzaren eta “hotela”ren dimentsio minimo bat izan behar duen.
Bestetik, eta asmatutako bizitoki berri horri izen bat bilatu nahian, auzoaren identifikatzaile diren ortu eta “hotel”en (bizitoki, gela...) elkarketatik ORT-ELA izena asmatu genuen, hemendik aurrera erabiliko dena.

Baratzetatik hasita, eta barazki motaren arabera urtaro desberdinetan landaketa desberdinak egiten direla kontuan hartuta, ondorengo taula bat topatu genuen. Bdertan, 4pertsonako familia baten astebeteko kontsumorako produktu kopuru gutxi gorabeherako bat arautzen zen, eta hori ekoizteko beharrezko landa azalera minimoak. 


Horrekin, eta ortuak zenbatentzako izan behar duen begiratuta, dimentsioak ezartzen joan gara, baratzaren tamaina aukeretako maximoa dena hartuz (nahiz eta badakigun beti ez dela landa eremu osoa landatuta egongo).




Ort-elarekin ere berdin lan eginda, baserri edo etxebizitza bakoitzean dauden adin nagusi (lan egiteko gai direnak, beraiek izango baitira Ort-ela kudeatuko dutenak) kopurua ikusita, bertako biztanle/turista kopurua finkatzen da, eta horrekin batera eraikinaren dimentsioak. Bizitokirako erabilera basikoak eta hauen azalera minimoak ezarrita, ondorengo konbinaketak proposatzen dira:



Guzti horrekin, gure ingurura hurbiltzen hasteko ordua zen, paperetan marraztutako aukera guzti horiek errealitatera pasatzeko momentua. Lehen hurbilketa batetarako, eta terrenoaren baldintzetaz konszienteago izateko, maketarekin hasi ginen lanean. Guretzako proiektu honetan baratzen kokapenak eta hauek lotuz (merkatuaren ibilbidea sortzeko) azaltzen diren bideek berebiziko pisua dutelako lanean.





Baldintza guztiak kontuan hartuta, bai mantentzen ditugun existentzia batzuk, bainta baratzak eta bizitokiak arautzeko baldintzak, edota hauen kokapenerako topografiaren kondizioak eta eraikinekiko pribatutasun maila minimoak ere, ondorengoa litzateke gure Baldatikarako proposamena:





Azkenik, eta hurrengo pausora begira eta hurbilduz, aipatutako topografiak eraikitzean baldintzatuko digula oso argi izan dugu. Horregatik, ebaketen garrantzia berebizikoa ikusi dugu, ez hainbeste baratzak baina bai ordea Ort-elak nola eraikiko ditugun ikusteko.
Ortuekin egin bezala, (plantan irudikatutako konbinazio posible ezberdinak) bizitokiekin ere kotak eta espazioen azalerako kontuan hartuta hainbat aukera aurkezten dira, ondorengo lanean egokiena aukeratu eta eraikitzeko asmoz.

3.29.2011

LANDA GUNEEN GAURKOTZE PROPOSAMENA

Baldatikara bisita egiterako momentuan atentzioa deitu zigun lehenengo gauza, bertara iristeko egin beharreko bidea izan zen. Ondo markatua zegoen, hori ez da arazoa, baina bai agian IRISGARRITASUNA. Bide edo errepideak ez dira egoki edo seguruenak, eta distantziak ere ez dira nolanahikoak edozein aktibitate (ogia erosi, egunkaria, lanera joatea...) egin behar izatekotan.

Horren harira, eta hasteko, Foruatik mendian gora Baldatika inguruan aurki daitezkeen hainbat auzoren arteko DISTANTZIAK ETA LOTURAK aztertu ditugu.
 
Nahiz eta oraingo proiektuan talde bakoitzak auzo bat aztertu eta landuko dugun, hasiera batean beste eskala bat hartu eta INGURUKO LANDA AUZOetan zentratu gara. Bertako bizimodua ikusita, hainbat falta detektatu ditugu eta hori konpondu nahian, ondorengoa proposatu dugu:

Auzoak autosufiziente izateko nahian, bakoitza ESPEZIALIZAZIO MAILA batera eraman eta hauen arteko erlazioa lortuz, beraien arteko elkarlan batean batak bestea konpentsatzea. Hau da, auzo bakoitza produktu konkretu batzuk ekoizten zentratuko da, eta inguruko beste auzoak hornituko ditu (beste hauek bera hornituko duten bezala).






Honekin, erosketak egiteko eta ELIKAGAI MINIMOAK izateko dituzten arazoak (edozer gauza erosteko kotxea hartu beharra, behin erosketak egiterakoan egun bat baino gehiagorako prebisioak lortu beharra egunero gora eta behera ez ibiltzeko...) konpondu edo behintzat hobetu nahi ditugu.

Horrez gain, eta auzoak biztanle gutxikoak direnez, bertakoei LANPOSTUAK etxetik hurbil (edo etxean bertan) eskeintzen zaizkie, hauen arteko elkarlan eta bizimodua sustatuz. Kasu batzuetan nahikoa izango da bertakoekin, eta bestetan inguruko herrietako langileak beharko dira; auzoetako lan kopuruaren arabera.

Guzti honen ideia nagusia, lortu nahi dugun katea, honelakoa litzateke:
 

 


Laburbilduz, auzoan bertan ekoiztutako produktuekin bertako eta inguruko biztanleak beharrezko minimoz ongi hornituak egotea, era berean lanpostuak sustatuz.


Kasu horren harira, Biolur Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea aipatuko genuke.



Talde honek duen helburu nagusia, funtsean,  NEKAZARITZA EKOLOGIKOA eredu emankor gisa sustatzea da, gure baserrien etorkizuna ziurtatu eta elikagai osasuntsu eta natura errespetatzen dutenak bermatzeaz gain.




BALDATIKAn zentratuz, hainbat analisi mota egin ditugu, ondoren bertako hazkunde edo hobekuntza egiterako orduan baliogarriak izan daitezkeelakoan.

Lehenik eta behin, eta bertako orografia aldapatsua ikusita, begibistakoa da auzoa bertara iristen den ERREPIDEAren inguruan kokatu edo hazten dela. Baserri zein ekipamenduak lerrokatuak aurkitzen dira bide honen alde banatan. Zentzuzkoa dela esango genuke, espazio maldatsu bat dela kontuan hartuta, eta geratu daitezkeen espazio konpartitu publikoak txikiak diren bezala, errepideak sortutako lautadan kokatzen direlako.
 

 


 

Espazio konpartitu mugatua ikusirik, eta hasieran izandako produktu ekologikoen produkzioan pentsatuz, NEKAZAL LURREN azterketa txiki bat baliogarria iruditu zaigu:




Bertan argi eta garbi ikusten da lursailen eremua gailendu egiten zaiola espazio komun asfaltatuei. Horren galera edo alde txarra ikusi ordez, proiektuaren onura gisa hartu dugu, gure lanerako erabiliko ditugun lursail bezala kontsideratuz.

Nahiz eta baratzen inguruan garatuko den proiektu bat izan, hainbat eraikinen beharra ere ikusten da, batez ere programaren aldetik. Hauek nolakoak izango diren oraindik definitu ez arren, BERTAKO ERAIKINEN azterketa minimo bat beharrezkoa kontsideratu dugu, batez ere eraikiko direnak auzoan ahalik eta hoberen integratzeko.




Bertako HIRI ATONDUREK ere, atentzioa deitu ziguten, hitzak dioen bezala hiritarrak ziren elementuak landa auzo baten kokatuak zeudelako. Iruditzen zaigu, funtzio bera bete dezaketen baina inguruan gehiago integratuak geratuko diren elementuak asmatu edo diseina daitezkeela.








Guzti honekin, gure PROPOSAMENA ondorengoa da:
 

 






Azken finean, barazkietan espezializatuko den auzo bat proposatzen dugu. Alde batetik BARATZA KOMUNITARIOAK egongo dira, auzokoei lana eta benetako etekina emango diotenak, eta bestetik, eta familia edo ETXEBIZITZA BAKOITZAK landu beharko dituen BARATZAK. Azken hauek, beraien ekoizpenerako soilik izango dira, baina aukera izango dute euren partzelan eraikitako “HOTEL” baten bidez oraindik etekin handiagoa ateratzeko. Hori, hotel hauek alokatuz eta turistei baratza erabiltzeko aukera emanez egingo dute. Bestalde, honekin lortu nahi dena, turistak landa mundu honetan gehiago sartu edo integratzea da, bertako bizimodua lehenengo pertsonan bizitzeko aukera emanez.

Baldatika ezagutzera emango da, baina era turistiko konbentzional batetan baino gehiago, turista mota batetan zentratuz; TURISTA AKTIBOAN, azken finean auzoko beste bizilagun baten bihurtzea lortuz.

Amaitzeko, eta honen harira, auzoa aktibatzeko edo espazio komunei zentzu bat emateko, AZOKA IBILTARI bat proposatuko da; alde batetik biztanleei beraien produktuak ezagutzera eman eta saltzeko aukera emango diena, eta bestetik, turista edo erabiltzaileei erositako produktuak zuzenean nondik datozen aukera emateko.