9.27.2010

Zer espero dut kurtso honetaz??

Laugarren kurtso honetan badirudi garrantzitsua izango dela talde lana beraz taldekideekin gustora lan egitea espero dut. Interesgarria iruditzen zait lagunen arteko ideiak estabaidatzea beraz alde honetatik pozik nago.

Baina, zer espero dudan kurtso honetaz? egia esanda ez dakit. Entzuna dut hirugarren mailarekin alde handia dagoela, beraz kurtso honetaz gehiago gozatzea eta aldi berean ikastea espero dut. Aldi berean gauza errealagoak eta etorkizunerako balioko zaizkigun proiektu motak lantzea gustatuko litzaidake.

Kurtsoak pasatuz doaz eta oraindik ez daukat argi zein den nire estiloa, beno, oraindik ez dekot estilorik...beraz aurten bide bat hartu eta hura lantzea espero dut. Asko interesatzen zait arquitectura sostenible deritzona, beraz alor horretan apur bat murgiltzea pentsatu dut, are gehiago txangoa behin eginda.

Azkenik, blog-aren ideia hau ondo deritzot klasekideen lanak jarraitzeko eta ikasgaia egunean eramateko.

koldo mitxelenako esposizioa:

Behin esposizio osoa ikusita, egia esanda gehien gustatu zaidan artista Agnes Denes da (1931). Bere artea oso koloretsua iruditu zait, argazkien konposizioa, kontrasteak deigarriak iruditu zaizkit. Denesek alor ezberdinak erabili ditu: gizarte zientziak,filosofia,psikologia,poesia...besteak beste, artea eta zientzia harremanean jartzeko. Arte ekologiaren aitzindaria ere izan zen. Bere obretan ekologia eta gizarte alorrak jorratzen ditu eskala monumentala erabiliz.

Ingurumen-proiektu handienetako bar sortu zuen. Lan honetan "Giza balioei eta okerreko lehentasunei" buruzko gogoeta egiteko asmoa adierazi zuen. Proiektu hau gauzatzeko gari-zelai bat landu eta uzta bildu zuen Manhattanen. Azkenean keinu sinboliko gisa gari hura mundu osoan landatu zen.

Honetaz gain argazki-dokumentazioaren bitartez baita beste bi obra daude: Zuhaitz mendia-denbora-kapsula biziduna:10.000 pertsona-400urte, eta Arroza/Zuhaitza/Hileta.

Irati