9.27.2010

koldo mitxelenako esposizioa:

Behin esposizio osoa ikusita, egia esanda gehien gustatu zaidan artista Agnes Denes da (1931). Bere artea oso koloretsua iruditu zait, argazkien konposizioa, kontrasteak deigarriak iruditu zaizkit. Denesek alor ezberdinak erabili ditu: gizarte zientziak,filosofia,psikologia,poesia...besteak beste, artea eta zientzia harremanean jartzeko. Arte ekologiaren aitzindaria ere izan zen. Bere obretan ekologia eta gizarte alorrak jorratzen ditu eskala monumentala erabiliz.

Ingurumen-proiektu handienetako bar sortu zuen. Lan honetan "Giza balioei eta okerreko lehentasunei" buruzko gogoeta egiteko asmoa adierazi zuen. Proiektu hau gauzatzeko gari-zelai bat landu eta uzta bildu zuen Manhattanen. Azkenean keinu sinboliko gisa gari hura mundu osoan landatu zen.

Honetaz gain argazki-dokumentazioaren bitartez baita beste bi obra daude: Zuhaitz mendia-denbora-kapsula biziduna:10.000 pertsona-400urte, eta Arroza/Zuhaitza/Hileta.

Irati

No hay comentarios:

Publicar un comentario