Proiektuaren nondik norakoak pentsatu ditugu. Bi bolumen nagusiz osatuko da.
Alde batetik, egoitza+etxebizitzak (hauek beharrezkoak izango dituzten instalazioekin batera) eta bestetik, unibertsitatea. Unibertsitate bat baino gehiago ez egitea aproposena iruditu zaigu, arkitektura eta paisagintza oso loturik daudelako eta interesgarria izan daitekeelako haien elkarbizitza hori. Hauek kokatzean, kanpo zirkulazio fluxuak eta erlazio formalak kontutan hartu ditugu.
Nahiz eta bi bolumen egin ditugun, haien arteko konexio fisikoa eta bisuala egongo da. Printzipioz, errektangelu itxi bat proposatu da, momenturen batean ireki egingo dena.
Espazio publikoari dagokionez, ortuak, landarediak, belardiak...jarriko ditugu, berdegunetik hormigoirako trantsitzio bat gauzatuz.
Orain arte azaldutakoaren sintesia (eta gehiago) A1 honetan agertzen da.
Maketa argazkiak:
11.09.2011
2.Proiektua- Baionaren azterketa
Hiriaren analisiarekin hasi gara:
Behin hau eginda eta ondorioak aterata, hurrengo maketa gauzatu dugu:
10.01.2011
5.24.2011
4. ariketa. BALDATIKA-BARATZA
Baldatika ortu gune bihurtzea proposatu dugu. Hau egiteko zenbait baldintza hartu genituen hasiera batetik. Modu honetan, hasteko hurrengokoa erabaki genuen:
3 tipologia daude. bat, bi eta hiru pertsonentzako. moduluak 3*3,5m-koak dira, beraz, pertsona batentzat 2 modulu izango dira, eta pertsona bat gehitzen denenan, modulu bat gehituko da. Hauxe etxebizitzari dagokionez. Bestalde beste modulu finko bat egongo da biltegi funtzioa izango duena (baratzak lantzeko behar diren tresna guztiak bertan egongo dira).
Zenbait azterketa egin ondoren (ortuen inguruan, etxebizitza minimoen inguruan, maketa garatuz...) Baldatikako proposamena hauxe izango litzateke:
Hemen ikus dezakegu zenbait existentzia mantentzen ditugula, eta zeintzuk diren baratza eta bizitokiak arautzeko baldintzak, hauen kokapenerako topografiaren kondizioak eta erakinekiko pribatitasun maila minimoak.
Beraz, proiektuan gehiago murgilduz eta etxebizitzak aztertuz:
3 tipologia daude. bat, bi eta hiru pertsonentzako. moduluak 3*3,5m-koak dira, beraz, pertsona batentzat 2 modulu izango dira, eta pertsona bat gehitzen denenan, modulu bat gehituko da. Hauxe etxebizitzari dagokionez. Bestalde beste modulu finko bat egongo da biltegi funtzioa izango duena (baratzak lantzeko behar diren tresna guztiak bertan egongo dira).
Gune hezea batera agertzen da, instalazioak kokatzerako orduan kontutan hartu beharrekoa.
Etxebizitza distribuzioak:
Logela bakoitzean lehioak kanporantz irteten dira. Barne-kanpoalde erlazioa indartzeko egiten den keinua da.
Eraikitze sistema:
3 etxe tipologiak egurrezkoak dira, eta biltegiaren akabera metalezko txapa da. bi funtzioak bereiztu egiten dira modu honetan kanpoaldetik. Egurra berotasun sentsazioa ematen du eta beraz hau bizitokiarekin erlazionatzen da, metalak berriz espazio hotzagoa sortarazten du, eta horregatik lan egiteko gunea errepresentatuko du.
pertsona 1
2 pertsona
Etxebizitzen altxaera eskematikoak:
Zoom-a handiago jarriz, Ort-ela eta baratzak ikusiz: horrelako sistema erabili dut.
guztira 7 etxebizitza eraikiko dira baldatikan. topografiak garrantzia handia hartzen du proiektu honetan, beraz, hona hemen etxebizitza bakoitzeren sekzio bana, ikusteko maldak zer nolako influentzia duen eraikitzerako orduan:
oina orokorra hauxe litzateke:
bertan ikus daiteke 4 nukleoz osatuta dagoela. 4 nukleo hauek espazio publiko batez eta 2 edo 1 etxebizitzaz osatua egongo da(hasiera batean jarri genituen legeen arabera).Nukleoak antzekoak izango dira, hona hemen A nukleoa nolakoa izango litzateke:
Baldatikaren bi sekzio orokor:
Espazio publikoarekin jarraituz, astean behin merkatu bat bezala funtzionatuko du. gune hau bi etxebizitza artean egongo da. egurrezko estalkiz, enborrezko bankuz eta zuhaitzez osaturiko espazioa izango da hau. pabimentuarekin joku bat egiten da.belarra,ortuak... diruditen lurra erabiliko da,kolore ezberdineko pabimentuak. Baratzen norabidea izango du, eta bestelako elementuak etxebizitzena. beraz esan genezake, "naturak" egindakoak ardatz bat jarraituko duela eta "gizakiak jarritakoa" honekiko elkartzut egongo dela.
Espazio publikoaren bankuak horrelakoak dira:
Lurrari dagokionez:
hemen ikusten da ez dela belar naturala. geruza ezberdinez osatua dago.goiko aldea ez da oso gogorra, sentsazio atseginago bat sortaraziz ibiltzerako orduan. Esan bezala, kolore ezberdinez osatua egongo da.
Azkenik, dena laburbiltzen duen a1 panela:
4.24.2011
Aurrentrega: Baldatika-baratza_antolaketa orokorra
Baldatika ortu gune bihurtzea proposatu genuenetik, auzoko espazioak eta bere inguruak beste era batetan begiratzen hasi ginen. Bertako existentzia beharrezko minimoak zeintzuk ziren detektatu eta, beste guztia gure proiektuak bereganatu nahi izan genuen. Horretarako, auzoa nola ikusten zegoen eta zertan bilakatu nahi genuen pentsatzen hasi ginen.
Ikusten den bezala, lehen dena errepide-ardatz horretan zentratzen zen, inolako aisialdi, alkargune eta aktibitaterako espaziorik gabe.
Baratzen komunitate horren harira, eta etxebizitza bakoitzari baratza eta “hotel-bizitoki” bat jartzearen baldintzarekin, ondorengo konbinazio bat sortu genuen, non eraikin bakoitzak biztanle kopuruaren arabera baratzaren eta “hotela”ren dimentsio minimo bat izan behar duen.
Bestetik, eta asmatutako bizitoki berri horri izen bat bilatu nahian, auzoaren identifikatzaile diren ortu eta “hotel”en (bizitoki, gela...) elkarketatik ORT-ELA izena asmatu genuen, hemendik aurrera erabiliko dena.
Baratzetatik hasita, eta barazki motaren arabera urtaro desberdinetan landaketa desberdinak egiten direla kontuan hartuta, ondorengo taula bat topatu genuen. Bdertan, 4pertsonako familia baten astebeteko kontsumorako produktu kopuru gutxi gorabeherako bat arautzen zen, eta hori ekoizteko beharrezko landa azalera minimoak.
Horrekin, eta ortuak zenbatentzako izan behar duen begiratuta, dimentsioak ezartzen joan gara, baratzaren tamaina aukeretako maximoa dena hartuz (nahiz eta badakigun beti ez dela landa eremu osoa landatuta egongo).
Ort-elarekin ere berdin lan eginda, baserri edo etxebizitza bakoitzean dauden adin nagusi (lan egiteko gai direnak, beraiek izango baitira Ort-ela kudeatuko dutenak) kopurua ikusita, bertako biztanle/turista kopurua finkatzen da, eta horrekin batera eraikinaren dimentsioak. Bizitokirako erabilera basikoak eta hauen azalera minimoak ezarrita, ondorengo konbinaketak proposatzen dira:
Guzti horrekin, gure ingurura hurbiltzen hasteko ordua zen, paperetan marraztutako aukera guzti horiek errealitatera pasatzeko momentua. Lehen hurbilketa batetarako, eta terrenoaren baldintzetaz konszienteago izateko, maketarekin hasi ginen lanean. Guretzako proiektu honetan baratzen kokapenak eta hauek lotuz (merkatuaren ibilbidea sortzeko) azaltzen diren bideek berebiziko pisua dutelako lanean.
Baldintza guztiak kontuan hartuta, bai mantentzen ditugun existentzia batzuk, bainta baratzak eta bizitokiak arautzeko baldintzak, edota hauen kokapenerako topografiaren kondizioak eta eraikinekiko pribatutasun maila minimoak ere, ondorengoa litzateke gure Baldatikarako proposamena:
Azkenik, eta hurrengo pausora begira eta hurbilduz, aipatutako topografiak eraikitzean baldintzatuko digula oso argi izan dugu. Horregatik, ebaketen garrantzia berebizikoa ikusi dugu, ez hainbeste baratzak baina bai ordea Ort-elak nola eraikiko ditugun ikusteko.
Ortuekin egin bezala, (plantan irudikatutako konbinazio posible ezberdinak) bizitokiekin ere kotak eta espazioen azalerako kontuan hartuta hainbat aukera aurkezten dira, ondorengo lanean egokiena aukeratu eta eraikitzeko asmoz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)