Zenbait azterketa egin ondoren (ortuen inguruan, etxebizitza minimoen inguruan, maketa garatuz...) Baldatikako proposamena hauxe izango litzateke:
Hemen ikus dezakegu zenbait existentzia mantentzen ditugula, eta zeintzuk diren baratza eta bizitokiak arautzeko baldintzak, hauen kokapenerako topografiaren kondizioak eta erakinekiko pribatitasun maila minimoak.
Beraz, proiektuan gehiago murgilduz eta etxebizitzak aztertuz:
3 tipologia daude. bat, bi eta hiru pertsonentzako. moduluak 3*3,5m-koak dira, beraz, pertsona batentzat 2 modulu izango dira, eta pertsona bat gehitzen denenan, modulu bat gehituko da. Hauxe etxebizitzari dagokionez. Bestalde beste modulu finko bat egongo da biltegi funtzioa izango duena (baratzak lantzeko behar diren tresna guztiak bertan egongo dira).
Gune hezea batera agertzen da, instalazioak kokatzerako orduan kontutan hartu beharrekoa.
Etxebizitza distribuzioak:
Logela bakoitzean lehioak kanporantz irteten dira. Barne-kanpoalde erlazioa indartzeko egiten den keinua da.
Eraikitze sistema:
3 etxe tipologiak egurrezkoak dira, eta biltegiaren akabera metalezko txapa da. bi funtzioak bereiztu egiten dira modu honetan kanpoaldetik. Egurra berotasun sentsazioa ematen du eta beraz hau bizitokiarekin erlazionatzen da, metalak berriz espazio hotzagoa sortarazten du, eta horregatik lan egiteko gunea errepresentatuko du.
pertsona 1
2 pertsona
Etxebizitzen altxaera eskematikoak:
Zoom-a handiago jarriz, Ort-ela eta baratzak ikusiz: horrelako sistema erabili dut.
guztira 7 etxebizitza eraikiko dira baldatikan. topografiak garrantzia handia hartzen du proiektu honetan, beraz, hona hemen etxebizitza bakoitzeren sekzio bana, ikusteko maldak zer nolako influentzia duen eraikitzerako orduan:
oina orokorra hauxe litzateke:
bertan ikus daiteke 4 nukleoz osatuta dagoela. 4 nukleo hauek espazio publiko batez eta 2 edo 1 etxebizitzaz osatua egongo da(hasiera batean jarri genituen legeen arabera).Nukleoak antzekoak izango dira, hona hemen A nukleoa nolakoa izango litzateke:
Baldatikaren bi sekzio orokor:
Espazio publikoarekin jarraituz, astean behin merkatu bat bezala funtzionatuko du. gune hau bi etxebizitza artean egongo da. egurrezko estalkiz, enborrezko bankuz eta zuhaitzez osaturiko espazioa izango da hau. pabimentuarekin joku bat egiten da.belarra,ortuak... diruditen lurra erabiliko da,kolore ezberdineko pabimentuak. Baratzen norabidea izango du, eta bestelako elementuak etxebizitzena. beraz esan genezake, "naturak" egindakoak ardatz bat jarraituko duela eta "gizakiak jarritakoa" honekiko elkartzut egongo dela.
Espazio publikoaren bankuak horrelakoak dira:
Lurrari dagokionez:
hemen ikusten da ez dela belar naturala. geruza ezberdinez osatua dago.goiko aldea ez da oso gogorra, sentsazio atseginago bat sortaraziz ibiltzerako orduan. Esan bezala, kolore ezberdinez osatua egongo da.
Azkenik, dena laburbiltzen duen a1 panela:
No hay comentarios:
Publicar un comentario