10.29.2010
10.24.2010
10.23.2010
siza
sizaren obra honetan aurkitzen da lortu nahi dudan "hormatik irteten den proiektua". Naturan guztiz integraturiko eraikinak dira, horretarako materialak baita kontuta hartu behar izango direlarik. Egin nahi dudan pasealekuaren amaieran urarekin erlazioa duten eraikinak egongo dira. Taberna+jatetxe+sukalde+ biltegia+denda pentsatsen ari naiz pasealeku erdialdean jartzea, "atseden gune" bat bezala hartuta.
programa+espazioa
Programa aztertuta 3 multzotan banatu daitezkeela aktibitate ezberdinak iruditu zait. Hala ere haien artean erlazioa izan beharko luketela pentsatu dut. Hauxe beti ere hondartza oinarritzat edo kontutan hartuta izango da.
ideiak hartzen...
Benidorm-en Carlos Ferrater arkitektoak egin duen paseo maritimoa izugarri gustatu zait. hondartza eta hiriaren arteko erlazio hori nola lortzen duen interesgarria iruditu zait. Eten bat sortzen du bata eta bestearen artean paseo bat sortuaz. Nire hasierako ideia dena uretan proiektatzea izan zen arren, azkenean ideiaz aldatzea erabaki dut...
modu oso organiko batean ebazten du proiektua Ferraterrek. nire intentzioa bestelakoa izango da, forma organikoak beharrean geometrikoagoak erabiliko ditut. Azken finean nire proiektuan garrantzi handia hartu du paseoa eta beraz hormatik irteten den proposamena egingo dut.
Beraz printzipioz bi maila izango ditu nire proiektuak: 1. goian egongo den pasealekua eta 2. programa eratzeko beharrezkoak diren elementuak.
10.13.2010
Txinara bidaiatzen
Orain dela pare bat urte Txinan egon nintzen. Bizitzan egin dudan bidaiarik ikaragarriena izan da. Hiriburura heltzean, normalean, bisitatzen den lehenengo lekua "La Ciudad Prohibida" da. Ziurrenik palazio gehien kontzentratzen diren lekua da . Hiri bat beste baten barruan dagoela esan dezakegu.
Hauxe sarrera da, barnealdea izugarri handia da, badirudi ez dela inoiz amaitzen. Honen aurrealdean Tiananmen enparantza dago,munduko handiena. Esaten da plaza honetan milioi bat pertsona sar daitezkeela. Hala ere plazaren dimentsioa ezagututa bere garbitasuna nabaria da.
Honen ostean La Gran Muralla ikusi genuen, baina noski, bakarrik honen zati bat.
Pekinek mutazio handia jasaten ari du, eta honen eragintzaile bat 2008-ko Joku Olinpikoak izan dira.Adibide nabarmena Estadio Nazionala da, Herzog eta Meuronena.
Pekinen baita "El Templo del Cielo" ikusi genuen. Tenplu hau Tiantan Gingyuan parkean kokatuta dago. Hona pekindar ugari datoz mota guztietako jarduerak egitera: kartetan jolastera, edozein kirol praktikatzera, abestera, taichi, kung fun sakontzera, dantzatzera… ez zen aldez aurretik antolaturik zegoen ekintzaren bat, baizik eta nahi zuenak aukera zeukan parte hartzeko, arropa egokia jantzi, hara joan eta parte hartu besterik ez. Hemen ikus daiteke beren kultura gurearekiko zerikusirik gutxi daukan, edozein aitzakia egokia iruditzen zaie kaleratzeko, elkartzeko. Ematen du behar hori sentitzen dutela, ez direla gauza bakardadean ezer egiteko.
Bideo honetan ikus daiteke goian azaldutakoa.
Bidaia ez zen Pekinen amaitu, baina hori beste egun batean kontatuko dut!

10.08.2010
Arquitectos asustados
Eres afortunado,Mies van der Rohe. No has tenido que ver esto. Sert, Coderch, Sotas, os envidio. Vosotros os fuisteis pensando que la arquitectura era un esfuerzo emocionante y posible. Oíza, Solá, Miralles,envidio a todos los que habeis muerto cuando aún existía esta profesión. Hoy ya no es así. Hoy veo a mis amigos, a mí mismo, deambulando desconsolados, avergonzados de ser arquitectos, asustados, deseanndo no serlo y ser cualquier cosa, cualquier otra cosa.
" ¿tienes algo para mí? puedo trabajar en lo que quieras". Quién nos iba a decir que ibamos a presenciar el fin de nuestra pasión, de nuestro trabajo, de todo. "Cualquier cosa, por favor". Aalto,Jacobsen, quién nos lo iba a decir.
No queda nada, nada de nada.
Hauxe arkitekto arrunt baten pentsamendua da. Gaur egungo egoera latza dela adierazten du. Nire ustez baita egoera kaxkar batean aurkitzen gara baina ez dut uste hain pesimistak izan behar garenik. Ez dugu zertan soilik eraikuntzatan lan egin behar, beste arlo ezberdinetan ere sartu gaitezke. Adibidez, domotikan, teknologia berrietan murgiltzea, edo material berrien azterketan, bideojokoetan,mundu irrealetako dekoratuetan ( zinema, teatroa...) ez dakit, imaginazio apur batekin edozein arlotan lan egin dezakegu.

10.05.2010
Paraninfo EHU
Sizaren paraninfoa orain dela pare aste bat inauguratu zuten eta bertara joan nintzen. Bertan hainbat maketa aurkezturik daude eskala ezberdinetara.
Eraikinak Moneoren liburutegia besarkatzen duela dirudi, liburutegira irekitzen dela eta aldiz, Peliren eraikinari bizkarra emoten dio ez baitu oso ondo ikusten eraikin hura Bilborentzat.
Siza berriro ere kolore zuria erabili du. Eta argi ikus daiteke obra honetan argiaren aprobetsamendua. Erabilitako materialak ere adierazgarriak dira, adibidez Portugaleko marmol zuria.
Benetan pena merezi du erakusketara hurbiltzea. Bertan eraikinaz aparte baita bozetoak, Sizari buruzko liburu anitz... azter daitezke. Bozetoak ikusgarriak dira, non Sizaren lanetan oso atal garrantzitsuak diren.

1.ENTREGA
Gure intentsioa hordantzak eta bertan gauzatzen diren jarduera ezberdinak aztertzea izan da pertsona eredu ezberdinak erabilita. Mundaka, Laga eta Laida aukeratu digutu ezagunenak izateaz gain, hirurak haien artean ezaugarri guztiz ezberdinak dituztelako eta hau kontutan izanik konturatu egin gara jarduerak baita aldatu egiten direla.
goiko plano abstraktu honetan hasiera batean esandako hondartz--> aktibitate <-- gizarte eredua erlazionatu ditugu.
Mare baxua eta altua beste termino garrantzitsu bat iruditu zaigu gure azterketa garatzerako orduan jarduerak aldatu egiten baitira.
Amaitzeko Laidan zoom bat gauzatu dugu eta ya ariketara begira pertsona mota bakoitza zer lekutan egongo litzateke suposatu dugu hondartzaren morfologia, irisgarritasuna... kontutan hartuz. Konturatu egin gara txiringitoa dagoen lekua jende mota guztia pilatuko dela beraz leku apropoxa da gure proiektua gauzatzeko.
10.02.2010
Wave Pavilion
Internetetik inbestigatzen ibili naiz eta orrialde oso interesgarri bat aurkitu dut. Proiektu bereziak aurki daitezke hemen. Adibidez aurrean daukagun Wave Pavilion-a.
"espacio arquitectonico dibujado con finas lineas rojas"
Irudiek elegantzia eta ligereza handia adierazten dute. Mobiliario urbano baten edo Michiganeko unibertsitateko ikasleentzako elkartze gune baten funtzioa gauzatzen du.
Irudi digital sistema konplexuaren bidez diseinatua izan da.Forma sekuentzialak irudikatzen doa, eta itzal zein mugimenduaren jokoa ikus daiteke.
orrialdea hauxe da: www.floresenelatico.es
Suscribirse a:
Entradas (Atom)