Orain dela pare bat urte Txinan egon nintzen. Bizitzan egin dudan bidaiarik ikaragarriena izan da. Hiriburura heltzean, normalean, bisitatzen den lehenengo lekua "La Ciudad Prohibida" da. Ziurrenik palazio gehien kontzentratzen diren lekua da . Hiri bat beste baten barruan dagoela esan dezakegu.
Hauxe sarrera da, barnealdea izugarri handia da, badirudi ez dela inoiz amaitzen. Honen aurrealdean Tiananmen enparantza dago,munduko handiena. Esaten da plaza honetan milioi bat pertsona sar daitezkeela. Hala ere plazaren dimentsioa ezagututa bere garbitasuna nabaria da.
Honen ostean La Gran Muralla ikusi genuen, baina noski, bakarrik honen zati bat.
Pekinek mutazio handia jasaten ari du, eta honen eragintzaile bat 2008-ko Joku Olinpikoak izan dira.Adibide nabarmena Estadio Nazionala da, Herzog eta Meuronena.
Pekinen baita "El Templo del Cielo" ikusi genuen. Tenplu hau Tiantan Gingyuan parkean kokatuta dago. Hona pekindar ugari datoz mota guztietako jarduerak egitera: kartetan jolastera, edozein kirol praktikatzera, abestera, taichi, kung fun sakontzera, dantzatzera… ez zen aldez aurretik antolaturik zegoen ekintzaren bat, baizik eta nahi zuenak aukera zeukan parte hartzeko, arropa egokia jantzi, hara joan eta parte hartu besterik ez. Hemen ikus daiteke beren kultura gurearekiko zerikusirik gutxi daukan, edozein aitzakia egokia iruditzen zaie kaleratzeko, elkartzeko. Ematen du behar hori sentitzen dutela, ez direla gauza bakardadean ezer egiteko.
Bideo honetan ikus daiteke goian azaldutakoa.
Bidaia ez zen Pekinen amaitu, baina hori beste egun batean kontatuko dut!
No hay comentarios:
Publicar un comentario