10.05.2010

Paraninfo EHU

Sizaren paraninfoa orain dela pare aste bat inauguratu zuten eta bertara joan nintzen. Bertan hainbat maketa aurkezturik daude eskala ezberdinetara.


 Eraikinak Moneoren liburutegia besarkatzen duela dirudi, liburutegira irekitzen dela eta aldiz, Peliren eraikinari bizkarra emoten dio ez baitu oso ondo ikusten eraikin hura Bilborentzat.


 Siza berriro ere kolore zuria erabili du. Eta argi ikus daiteke obra honetan argiaren aprobetsamendua. Erabilitako materialak ere adierazgarriak dira, adibidez Portugaleko marmol zuria.
Benetan pena merezi du erakusketara hurbiltzea. Bertan eraikinaz aparte baita bozetoak, Sizari buruzko liburu anitz... azter daitezke. Bozetoak ikusgarriak dira, non Sizaren lanetan oso atal garrantzitsuak diren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario